Bigarren sarreran esan bezala , hardawarea eta softwareak osatzen dute ordenagailua eta sistema eragileak bi hauen arteko informazio trukea ahalbidetzen du. Ordenagailua pizten denean martxan jartzen da. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da erabiltzeailearentzat eta sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio. Oinarrizko lanak burutzen ditu, hala nola, teklatutik sartzen den informazioa jasotzea, pantailara informazioa igortzea, fitxategiak diskoan non dauden kontrolatzea...
Motak:
- MAC: Apple-ek sortutako sistema komertziala da. Unix sistema erabilearen diseinuan oinarrituta dago. Apple-en gailu eramangarrietakio bertsioari IOS esaten zaio. Sistema itxia eta ordaindu beharrekoa da. Kodea aztertu eta aldatzeko Appleen baimena behar da.
- Windows: Microsoftek sortutako sistema da. Gaur egun gehien erabiltzen dena da. Urteetan zehar bilakaera handia izan du, MS-DOSetik (kaleratu zuen lehenengo sistema) hasi eta Windows vista (berriena) arte. Mugikorrerako bertsioa ere badauka, Windows mobile izenekoa. Itxia eta ordaindu beharrekoa da, bere kodea ezin da aztertu ezta aldatu ere. Aplikazio gutxi batzuk ekartzen ditu baina iraurgitze data izan ohi dute. Sistemen bertsio ezberdinak daude, ordenegailu pertsonaletarako, enpresa txiki edo ertainetarako, etab.
- GNU/Linux: Linus Torvaldsek eta Richard Stallmanek sortu zuten. Unix sistema eragilean oinarrituta dago. Instalatu aurretik, DVD,CD edo USB memorien bidez probatu ahal daiteke. Askea, irekia eta doakoa da, Internetetik deskargatu daiteke. Bere kodea irakurri, aztertu eta aldatu daiteke. Unix motako sistema eragilea denez birusen aurka babestuta dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario